HOTS! RADIO #48 sarean

Manuscrito original

gure HOTS! online irratian podcast berria argitaratu dugu!

INKO MARTIN: Manuscrito

Irratsaio honek Madril, Medellin, Viena eta Donostian egindako grabaketak erabiliz osatutako soinuzko fikzioa du oinarri. Egunero jasaten dugun ekintza kopuru neurrigabeko eta ugariei buruzko hausnarketa izan nahi du, hauek interpretatzeko dugun gaitasunak gainezka egiten duela kontutan hartuz. Pentsatzeko askatasun osoa eskaintzen digun garai honetan bizi arren, ikuspegi anitzak jasotzeko aukera izan arren, saturazioak eta azkartasunak gure inguruko gauzak presaka, pobreki eta axolagabe interpretatzera eramaten gaitu. Eta honek aldiberean ingurunea irakurtzeko gaitasun azalekora bultzatzen du gizartea, hain zuzen pentsakera askatasunak eta komunikatzeko garapenak eragin beharko lukenaren kontra.
Trenean bidaia eta Behin batean bat. Bi jarlekuen artean zapaldutako orri parrasta. Ukabila eta hizkia. Desordena, zirriborroak, zentzugabekeriak eta ulergaitzak diren hitzak (burutik alde egiten dizun zeozer paperean gordetzen saiatzen zarenean bezala). Interpretazio saiakera da, ulertezinak diren zonaldeen neure interpretazioa. Gehiago hurbiltzeko, urrundu behar izatearen paradoxa, babes gisara, konponbide gisara.

1 zonaldea: Despaired duet by Int & Ext.
2 zonaldea: Carnikale
3 zonaldea: Parenthêse
4 zonaldea: pasahitza: mozorroa

Edizioa: Inko Martin
Iraupena: 35:10
www.inkomartin.com