[arteleku] INAZIO ESCUDERO

vinilo

ENTZUNALDI IREKIA
Inazio Escudero. Bakarkako bere lehen diskaren aurkezpena..

Abuztuaren 8a, osteguna / 19:00
ARTELEKU Kristobaldegi 14, 20014 Donostia (Gipuzkoa)

Egun batez, ezustean neure burua kantuak egiten topatu nuen. Nolabait, Pop antzeko zeozer egiten ari nintzela amesten nuen, pop-antzeko-zeozer egiten ari nintzela esateak apenas ezer esan nahi ez zuela jakin arren. Halaere, egiten ari nintzenak besteekin enpatizatzeko modua zeukala ikasteko balio izan zidan. Denborak aurrera egin ahala, kontzertuak agertzen hasi ziren. Izaera performatiboak kantuak bere modura jantzi zituen, konposizioak zuzeneko egoeratik banaezinak bihurtu arte.
Distantzia behar nuen, eta kantuek kanpoko ekoizpen baten bidez disko gisara zentzua izango zuten edo ez jakitea bihurtu zen nere kezka nagusia. Puntu horretan Xabi Erkiziaren lepora egin nuen salto. Dena kontatu nion eta nere egoera ulertu zuen. Luxua.
Disko bezala funtziona dezaken edo ez pentsatzen dudan bakoitzean, zalantza egiten dut oraindik. Baina Xabirekin lan egin ahal izateak erantzun asko eman dizkit. Eta bai, orain disko bat daukat.

Entzunaldi honek, produktu baten aurkezpena baino, disko hau elkarrekin entzuteko saiakera edo aitzakia baizik ez du izan nahi.