MARA STREBERGER @ Arteleku

mara_Straberger

MARA STREBERGER: Quaasuitsup
Ekainaren 28a, ostirala / 18:00
ARTELEKU, Kristobaldegi 14, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Proiektu hau Qaasuitsup udalerrian dago kokatuta, Groenlandiako ipar-mendebaldean, zehazki, Upernavik eremuan. Eta hemen ari naiz eremu honetako jendeari eta ekosistemei buruzko ikus eta entzumen-datuak asimilatzen, dokumentatzen eta biltzen, betiere narbalen habitatari eta narbalek Groenlandiako historian, legendetan eta kultura modernoan duen garrantziari lotuta. Groenlandian 4 hilabete hauek igarotzean lortu dut ulertzea narbalaren legenden eta harekin lotutako kultura modernoaren garrantzia, groenlandiarrei lotuta. Narbalek hegoalderanzko migrazioari ekiten diotenean, bertan negua pasatzeko, argia ahuldu egiten da, eta abenduan, urtarrilean eta otsailean zehar, izotz-geruza lodi batek estaltzen du badia. Jendeak kantari pasatzen du denbora, izotza gogortu eta eguzkia berriro ateratzeko zain. Proiektu honetan, nire asmoa da Baffin badiako ingurune naturalean, bertako populazioan eta arriskuan zein desagertzeko zorian dauden ekosistemetan erdiratzea publikoaren arreta.

Estiloari dagokionez, nire bizi-esperientzietatik hartzen dute inspirazioa nire artelanek, eta interes berezia garatu dut inguruneak artelanen berri emateko moduaren inguruan. Egun egiten ari naizen lanean, soinuak etengabeko eragina du, baita batzuetan isiltasunak ere. Ingurunean ematen diren soinu naturalen landa-grabaketak egiten ditut, eta informazio hori berrinterpretatzen dut, kristala, papera zein bidean aurkitutako harriak eta soinu, argazki, bideo zein idazketa-elementuak konbinatuz, betiere hori guztia entzute-jarduera batekin lotuz. Nire artelanek naturari erreferentzia egiten dioten kultura- analisia transmititzen dute. Zibilizazioa garatzen doan heinean, pertsona arruntentzat gero eta zailagoa da isiltasuna bereiztea, bereziki, hiri-eremuetan bizi diren pertsonentzat. Nire ustez, askotan ikusezin edo entzunezin dena azpimarratu eta nabarmentzea da artistaren zeregina.


Mara Streberger New Jersey-ko Tinton Falls herrian jaio zen (AEB), eta aurrerago Japoniara joan zen bizitzera. Horrek eragin handia izan zuen artista gisa izandako garapenean. Japoniara iritsi zenean, ia japoniera hitz egin eta ulertu ezin zuenez, ingurunearekin sintonizatzeko gaitasun handia garatu zuen, baita sintonia hori ahalik eta sentsibilitate handienarekin egiteko ere. AEBetara itzuli zenean, Arte Ederretako Master titulua jaso zuen The Rhode Island School of Design fakultatearen eskutik (Rhode Island, AEB). Gaur egun ikerketa artistiko batean ari da lanean Groenlandia eta Danimarkan, 2012-2013 eperako Fulbright bekaren saria jaso ostean.