AREAGO @ Igartubeiti

areago1

AREAGO, Soinuetan murgilduz ibili
Areago, Igartubeiti Baserri Museoko ondare baliabideak eta teknologia berrien erabilera biltzen duen egitasmo berriztatzailea da, bertako ondarea balioan ipini asmoz. Arte alorretako elementuak, bertsolaritzarekin, musikarekin, soinudun artearekin bateratzen ditu soinudun ibilbidearen eta kontakizun esperimentalaren artean kokatzen den istorio bat sortuz.

Egitasmo honek, GPS teknologiarekin hornitutako smartphone edo laugarren belaunaldiko telefonoak erabiliz, audiogida sistema bat proposatzen du, gune irekiak soinuen bitartez esploratzeko aukera eskainiz.
Areagotutako soinu errealitate edo areagotutako entzuketa ariketa honetan, ingurune hurbileko soinuak, aurrez grabatutako eta geolokalizatutako beste soinu eta musikekin (kasu honetan Igartubeiti Baserria eta bere ingurunean jasotakoak), nahasten dira, audiofonoen bitartez. Areagok ondare materialari eta ez materialari gerturatzeko esperientzia paregabea eskaintzen dio bisitariari. Ingurunearekin elkareragitearen bitartez, gure ingurunearekiko harremana zalantzan jartzen du, ondarea esperimentatzeko eta bizitzeko gerturatze eta gune berriak proposatuz. Egitasmo honek testuinguru berriak sortu nahi ditu, ondarea ulertzeko ikuspegi ezberdinak zabalduz. Orokorrak diren pertzepzioen menpean hartutako edo adostutako mugak nabarmendu nahi ditu eta soinu artearen lengoaiaren bitartez, gure entzutea ireki.
Era berean, ondareari buruzko lan egiteko modu berriei buruz hitz egiten duen bide berri bat irekitzen du. Ondare baliabideei balio erantsia gehi diezaiokegu, ofizialagoak diren beste diskurtso batzuk osatzen laguntzen duten eduki berriak sortu eta esperientzia berriak eskainiz.

Lan Prozesua
Egitasmo esperimental hau lan fase ezberdinetan garatu da. Ahots eta soinu ezberdinak grabatzeko landa lanetik, kontzeptualizazio eta sormen lanera, mugikorrerako aplikazioen garapena eta K6 Kultur Gestioak garatutako koordinazioa.
Dokumentala besterik ez denaren eta fikzioaren arteko muga horren emaitza soinu kontakizunak dira. Belarrietarako pelikulen antzekoa, ahozko poesiaren, musikaren edo soinu artearen baliabideak erabiliz, ezohiko audiogida. Soinu ipuin bat, audiogidaren mugak gainditzen dituena Igartubeitiko bisitariari berebiziko esperientzia erakargarria eskainiz.
Euskarazko bi kontakizun sortu ditugu lehen esperientzia honetan. Aurten kolaboratzaile ezberdinen eskutik handiagotzen joango da. Publiko mota ezberdinari zuzendutako zenbait aukera hizkuntza ezberdinetan izatea da asmoa.

Areago-ren lan prozesua fase ezberdinetan garatu da:
2011ean hasitako lehen fasean, dokumentazio prozesua burutu da, AUDIOLAB lan taldeak Ezkio-Itsasoko gertakizun nabarmenak, feriak, kultur jarduerak, jaiak eta ohiturak erregistratzen joan da urte osoan, ibilbideak osatzen dituzten azken kontakizunak sortzeko baliagarriak izan zitezkeen zenbait erreferentzia aurkitzeko asmoz.
Bigarren fasean, Igartubeitira zenbait bisita egin ondoren eta soinuak, musikak, dokumentuak istorioak eta baserriaren historiari lotutako mota guztietako erreferentziak aztertu ondoren, hasteko bi kontakizun diseinatu dira.
Horretarako Maialen Lujanbio bertsolaria eta Arantxa Iturbe kazetaria gonbidatu ditugu. Bakoitzak baserriarekin izandako esperientzian oinarrituz istorio bat sortu du.

Lehen kontakizuna, Maialen Lujanbioren eskutik, baserri inguruko ibilbide bat da, non pertsonai ezberdinen bitartez, sagardo garaian baserrian gertatutako pasadizo baten kontakizuna azaltzen dituzten bertsoak ā€œezkutatzenā€ diren. Baserriko jabearen, bere emaztearen eta atzerriko bisitari baten arteko solasaldi hauetan, beraien ikuspegi subjektiboen bitartez, zenbait egoera kontatzen dituzte bertsotan. Egoera guzti hauek esperientzietan eta giza gertaeretan oinarritutako baserriko egunez eguneko kronika osatzen dute, garai bateko, ahaztutako bertsoak izango balira bezala, gaur egun birsortuak izan direnak.
Bertsotan jarri diren mikro-istorio hauek, soinu baliabideen erabilpenarekin berrindartu dira, natur soinuen grabaketen bitartez, mikrofono bereziekin egindako grabaketak (baserriko egurraren karraska eta gune berean agerikoak ez diren beste fenomenologia batzuk grabatzeko) edo in-situ grabatutako musikak, guztiek hitzen kontakizunari karga dramatiko egokia ezarriz.

Arantxa Iturbek sortu du bigarren kontakizuna. Arantxak, lau denbora eta lau pertsonai-ahots kokatu ditu gure museoaren inguruan, ejerzitoik ihes doana, bere senarretik ihesi doana, mundu modernotik ihesi doana eta etxetik ihes egin ezin duena. Azken finean, ekoizpen metodoa ikusentzunezko dokumental edo film baten antzekoa izan da, baina bakarrik soinu baliabideak erabiliz, hauetaz gozatuko duen erabiltzaileak soinu informazioa ikus esperientziarekin bateratu ahal dezakeen esperientzia bat bizitzeko.

Merezi du gogoraraztea, lehen esperientzia honetan, kontakizuna sortzeaz gain, gune honetarako tresna esklusiboa diseinatu eta sortu dela, kontakizun berriekin elikatzen joango dena. Beraz, erabiltzaileak istorio eta pertsonai ezberdinak aukeratu ahal izango ditu lekuaren historia ezezik, inguruko geografi berezitasunak ere bai gehiago eta hobeto ezagutzeko. Helburu honekin, audiogida berri hauen bilduma elikatzeko garaian garatu daitezkeen etorkizuneko aukeretan, sortu daitezkeen estrategietan edo ideietan pentsatu da.

Aplikazioaren garapena
Areago egitasmoa gauzatzeko beharrezkoa izan da proiektuak sortutako beharretara egokitutako zenbait teknologi tresnak sortzea, gaur egun merkatuan daudenak ez dietelako erantzuten egitasmo honen behar eta eremuei.
Tresna hauen garapena bi alorretan banatu da, frontend eta backend.
Frontend-a smartphne mugikorretarako Android sistema operatiboaren SDK-ren bitartez garatutako aplikazio bati dagokio. Aplikazio honek Areago erabiltzaileei Igartubeiti Baserri Museoko inguruetatik ibilbidea egitea ahalbidetzen die.
Backend-a Areago proiekturako barne erabilpenerako web aplikazioa da eta bertatik, mugikor aplikazioan erabiltzeko moduan dauden soinu ibilbideak, edukiak, ibilbidearen forma eta soinu puntuen ezaugarriak burutzen eta kudeatzen dira.

Kudeaketa eta funtzionamendua
Lehen fasean, mugikorrak Igartubeiti Baserri Museoan banatuko dira. Bestalde, soinu ibilbideetaz gozatzeko argibideak biltzen dituen liburuxka argitaratu da. Aipatzekoa da, sortutako kontakizun mota dela eta, lehen fase honetako edukiak euskara hutsean garatu direla. Aurten beste kontakizun batzuk sortuko dira beste hizkuntza batzuetan.

Lan taldea
Proiektu honen garapenerako osatutako lan talde profesionala elkarren osagarri diren profil tekniko multzo batez eratuta dago.

Edukiak:
AREAGO*1- Lehen kontakizunean parte hartu dute:
Gidoiak, bertsoak: Maialen Lujanbio
Ahotsak: Patxi Etxeberria, Kristina Mardaras, EƱaut Agirre, Mikel Mendizabal

AREAGO*2 – Bigarren kontakizunean parte hartu dute:
Gidoia, testuak: Arantxa Iturbe
Ahotsak: Nekane PeƱagarikano, Arantxa Iturbe, Xabier Erkizia, Zuhaitz Akizu

Audio edizioak: Xabier Erkizia
Grabaketak: Xabier Erkizia, IƱigo Telletxea (Audiolab-Soinumapa)

Aplikazioa/Programazioa: Xavier Balderas, Luca Rullo (Audiolab-Soinumapa)
Koordinazioa eta Kudeaketa: Marta Font, Kizkitza Ugarteburu (Igartubeiti Baserri Museoa ā€“ K6 Kultur Gestioa).