workshop ARRASTOAK: INPROBISAZIO LIBREA ETA ERAIKUNTZA

TAILERRA: ARRASTOAK: INPROBISAZIO LIBREA ETA ERAIKUNTZA
ITZIAR OKARIZ, SEIJIRO MURAYAMA
Apirilak 02 Р07, ARTELEKU Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
KOORDINAZIOA: Audiolab, Azala 

“Performance-a eraikuntza bezala pentsatzera, alegia, performance-ak zeinuak sortzeko duen bereizitasunean eta beraien eraldaketen inguruan hausnarketa egitera gonbidatu nahi nituzke lantegiko parte hartzaileak. Lantegi honen bi lan ildoak ariketa praktikotan oinarrituko dira: Alde batetik gorputza zeinu bezala eta, bestetik, lengoaiak norbere burua kokatzeko orduan duen balioa ulertzen lagunduko gaituzten ariketak. Azken ildo honetan, hizkuntzaren ezaugarri adierazleetan eta plastikoetan ikertzen ibiliko gara, berdin idatziz nahiz lokuzio gisara.
Gorputzarekin nahiz idatziarekin loturik dauden heinean hizkuntzaren oinarrizko formak onartzen dituzten eta egun prozesuan dauden performanceak abiapuntu hartuz lan egingo dugu. Hortarako erreferentzia ezberdinak erabiliko ditugu, Azucena Vieites edo Virginia Wolf bezalako artisten testu zatiak barne.
Aldiberean, aipatutako galderak kokatzeko baliagarriak izango diren zenbait irakurketa eta ikusketa proposatu nahi nituzke. Batzuk neureak izango dira, baita beste hainbat artista, idazle eta poetenak ere… besteak beste, Chantal Akerman eta Aram Saroyam, Eve Kosofsky Sedwick edo Vito Aconcci‚ÄĚ dio¬†Itziar Okarizek.

Musikatik areago doan ibilbidea proposatzen digu Seijiro Murayamak. Arte performatiboaren espazioa eta denbora lantzeko, inprobisazioaren bidea gorputzaren, objektuen eta soinuen bitartez bilatzen du berak, ondoren, esperientzia horren eskutik inprobisazioaren suspertzera edo bere musikan ezberdinak diren elementuak txertatzera itzultzeko.
Orokorrean, inprobisazioari buruz daukagun ezagutza inprobisazio idiomatikoaren alorrean kokatzen da, hau da, hizkuntzaren jarduerekin estuki lotuta. Murayamak proposatzen duena ezberdina da: inprobisazio ez-idiomatikoari dagokio, norbera berezko hizkuntzak garatzeko gai izan beharko litzateken espazio batera. Lantegian, ahotsa, objektuen manipulazioa, mugimendua espazioan edo entzuleekin harremana bezalako aspektuak landuko dira, beti ere, entzumena oinarri hartuz. Hori da ulerkuntzaren oinarria. Azken finean, proposamena, entzuketa aktiboaren inguruan lan egitea da, isiltasunari arreta eskainiz, isiltasuna musikarako gai bezala erabiliz.

Itziar Okarizen lanak bideogintza, argazkigintza eta instalazioa bere gain hartzen ditu. Bere lanek, identitatearen eraikuntzari, errepresentazio egituren subertsioari eta gorputza/espazioa (publikoa nahiz pribatua) erlazioari arreta ematen diote.
Bere ekintzen berehalakotasunak, ekintzak gertatzen diren espazioekin etengabeko elkarrizketa sortzen du. Akzioak leku eta momentu desberdinetan errepikatzea ere, bere lanaren ezaugarri nagusietakoa da, errepikapen hauen bitartez oinarrizko elementu batetik ezberdintasunak eta √Īabardurak sortzen baititu.

Seijiro Murayama¬†perkusionista, bateria-jolea eta konpositorea da. 1982z geroztik musika inprobisazioaren esparruan egiten du lan, bere jarduera bideo, argazki, diseinu, dantza eta poesia bezalako beste diziplinekin nahasiz. 2005az geroztik, Frantziako dantza garaikidearen esparruan koreografo garrantzitsuenetako bat den Catherine Diverres-en ‚ÄúOctobre‚ÄĚ konpainiarentzat musikari-konpositore lanak egiten ditu. Jean-Luc Nancy filosofo ospetsuarekin lankidetzan ari da “Venus and the organist” proiektuan. Eta besteak beste, honako musikariekin egiten du lan erregularki: Jean-Luc Guionnet, Eric Cordier, Eric La Casa, Mattin, Soundworm, Toshimaru Nakamura, Toshiya Tsunoda, Robin Hayward‚Ķ Europako eta Japongo festibal askotan aurkeztu izan du bere musika.
http://www.seijiromurayama.com/


IZEN- EMATEA:

Matrikula: 50 euro (janaria barne)
Izen- ematea:azala@azala.es
Izena-emateko azken eguna: 2013ko martxoaren 25
Parte hatzaileak: 20 gehienez
Ordutegia: 11:00-14:00/ 16:00-19:00 (partehartzaileekin adosteko)
Musikariak, performerrak, dantzariak, koreografoak, artista bisualak, dramaturgoak, ikasleak eta ikerlariei zuzendutako tailerra.

* Behar dutenei lo egiteko lekuen inguruko informazioa emango zaie.