IREKIAK#4: Binaural Nodar

Otsailak 15, ostirala / 18:00
ARTELEKU, Donostia/San SebastiƔn (Gipuzkoa)
Audiolab Arteleku / Binaural Nodar / Open Sound

BINAURAL / NODAR ikerketa artistikoari eta esparru lokalean eta nazioartean oinarritutako lankidetzari emandako kultur elkartea da. Ikerketa artistikoa, sorkuntza, teknologia eta ingurune sozial nahiz geografikoa batzen dituen medio pribilejiatu bezala ulertzen du egitasmo honek. Elkarteak antolatzen dituen ekitaldien artean Nodar Rural Art Lab (SĆ£o Pedro do Sul, Portugal) da nabarmenena. Egitasmo hau, nagusiki, soinuan eta arte eszenikoetan oinarritutako nazioarteko egitasmo artistikoen garapenerako programa da eta hauen aurkezpen publikoak ere garapen horren zati bezala ulertzen ditu. 2006tik gaur arte, 100 artista egoilar baino gehiagok hartu du parte Nodar-en, beraien lanen bidez eskualdearekin harremanak sortuz, alegia, lekuaren identitate, memoria eta jakina, espazio geografiko eta sozialarekin elkarreraginez. Aldiberean, esperientzia aberasgarri honek, bestelako egitasmoei ireki die atea, berdin alor editorialean (cdak, liburuak, filmak…), hezkuntzan (Aldeias Sonoras, Cidades Sonoras) edo artxibismoan (Tramontanako memoriaren artxiboak).
Luis Costa BINAURAL/NODAR egitasmoaren sortzaileetako bat izateaz gain, gaur egun zuzendaritza taldeko kidea da, baita idazle eta soinuartista ere.

AUDIO-LANEN ENTZUNALDIA:
. A Esposa | Manuela Barile
. Passageira da Ɓgua | Rui Costa, Maile Colbert
. 7 Minutos de Cabras e Homens | LuĆ­s Costa
. G.D. Parada | Duncan Whitley

]IREKIAK[ mikro-tailer publiko eta irekien ziklo edo saila da. Emaitza zehatzik gabeko topaketak dira irekiak, alor desberdinetako artisten eta ez-artisten arteko iritzi eta ideia trukaketa sustatzea helburu dutenak. Azken finean, Irekiak, jakintza elkartrukerako sortutako espazioak dira, edonork, parte hartzeko eta saio berriak proposatzeko, baita egitasmoak martxan jartzeko aukera eskaintzen dutenak.
Denak gara onak zerbaitetan. Irekiak da hain zuzen onak garen hori erakusteko eta konpartitzeko lekua. Garrantzitsuena elkartuke irekia denean, berdin dio bakoitzaren lan-esparruak eta berdin dio teknikak.