ERTZ #13

ERTZ#13 Bertze Musiken jaialdia
Gonbidatuak: Pascal Battus, Marc Behrens, Tomoko Sauvage, Ken Jacobs, IƱaki Pikabea, Proyecto23, Anamorphose, Alex Mendizabal, Huts egin, Oier Etxeberria, Mezuak Lekuz kanpo, Hirugarren Belarria…

2012ko irailaren 7tik 15era
BERA, DONOSTIA, HAZPARNE

www.ertza.net
Organiza: ERTZ, AUDIOLAB

13 zenbakia zorte txarrarekin edo zorigaiztoarekin erlazionatu ohi dugu. Baina gu ere sineskerizaleegiak. Aldrebes, herrialde aunitzetako artistak gonbidatzen ditugu gure sinesgaitzak beraiekin elkartrukatzeko. Eskaileren azpitik pasatzeko prest gaude, katu beltzekin bizitzeko ere, baita horiz janzteko ere, horrek ongi pasatzea erran nahi badu. Film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak zai ditugu.
Zure sineskeriek uzten badizute, gure aldetik gonbidatuta zaude.

Azken urteotan gertatu izan den bezala ERTZ jaialdia hiru zati nagusitan banatuko da aurten ere: BERAn ospatuko diren hiru egunak, DONOSTIAn ospatuko diren HIRUGARREN BELARRIA jardunaldiak eta azkenik HAZPARNEn ospatuko den azken jaialdi eguna.

Informazio gehiago:
www.ertza.net