HOTS RADIO #41 online

Joan den urtearen amaieran Artelekuk pairatu zituen uholdeek ez zuten soilik bidean harrapatu zuten material teknikoa lohitu. Imajina daiteken bezala, gertaera lazgarri harek bertzelako gertaerekin ezohiko loturak izan zituen (edo guk hala lotu genituen): Artelekun agintzen duen erakunde beraren zalantzak agerikoak izan ziren, ez jakintasunak eta noraezak nabarmendu, gobernu aldaketak, animo faltak, frustrazioak… tira, alferrik da orain haiek denak azaltzen saiatzea. Emaitza nagusi bezala uholdeek, egitasmo batzuk impass batean geratzea ekarri zuten, horietako bat gure Paisai soinu irratia HOTS!. Arazo teknikoak, aurreikuspen faltak, noraezak medio, AUDIOLABen hain maitea dugun egitasmoak ez du ezer argitaratu azken urte erdian. Baina iritsi da hori aldatzeko garaia ere. Hurrengo hilabetetan aldaketa nabarmenak jasango dituen arren, ezin izan dugu gehiago luzatu egitasmoaren loa (behartua), eta indarrak metatuz, gure irratia berpiztu dugu. Ez dakigu zehazki geldialdi honen ondotik zein norabide hartuko duen irratiak, baina momentuz utzi genuen leku beretik abiatu gara, egitea baino plangintza hoberik ez dagoela sinetsita.

IÑIGO TELLETXEA: Gu itsasoa

Hasiera batean, honako soinu konposizio hau bereziki GU ITSASOA, munduaren atari erakusketarako soinu-instalazio gisara pentsatua eta egina izan zen. Lan hau, beraz, erakusketaren gai nagusiaren haritik egindako soinu bilketa prozesu baten emaitza da: itsaso soinuak, urpeko grabaketak, lanaren soinuak, arrain enkantea (Pasaiako portuan), Igartubeitiko tolarearen soinuak, nabigazio soinuak… + info

[audio:http://www.hots-radio.info/radio/041_gu_itsasoa.mp3]