Soinu Artean > Euskadi Irratia

 

2011ko irailan Arantxa Iturbek zuzentzen duen Euskadi Irratiko Arratsean-Arratsaldekoa saioak, astelehenak soinuei eta entzumenari eskaintzea erabaki zuen, SOINU ARTEAN sortuz.
Azken 5 urteotan kolaboratzaile izan duen Xabier Erkiziarekin, Audiolab elkartearekin elkarlanean eta Tabakaleraren laguntzarekin, astelehenero irratia estudiotik atera eta mikrofonoak soinu ehizan jarri ditu irrati saio honek, formatu berriak, irratirako esperimentuak eta bertzelako mikro(fono)-abenturak proposatuz.
Saioaren 2011-2012 denboraldia joan den maiatzan bukatu zen arren saio gehienak online topatu daitezke Eitb.com webgunean, baina guk ere laister jarriko ditugu saio guztiak sarean, oraingoan kalitate haundiko mp3 artxiboetan.