SoundMap plugin

SoundMap mapa digital baten bitartez, geokokaturiko edukiak, bereziki soinuak, online aurkezteko diseinatutako programa da. Jatorriz Soinumapa.net egitasmoarentzako espreski sortutakoa izanik, soinuen online mapak sortzeko tresna zehatzak eskaintzen ditu.

Worpress sistemarako plugin honek, sareko argitalpen sistema ezagun honen kudeaketa aukerak baita plataformarentzako eskuragarri dauden bestelako pluginak erabiltzeko aukera ematen du, bide batez bere funtzioak ugaritu eta gehitzeko modua eskainiz. Horrez gain SoundMap-ek bere hobespenak zehazteko eta aurkezpenerako ereduak sortzeko funtzio zehatzak ditu. SoundMapen funtzio azpimarragarrien artean daude:

  • Google Mapsen APIaren kudeaketa.
  • WordPresserako beste pluginekin bateragarritasuna.
  • Moduloen erabileraren bidez zabaltzeko aukera.
  • Maparen aurkezpenerako oinarri desberdinak erabiltzeko aukera, baita maparen puntu bakoitzari dagokion koadrotxoak norberaren gustura diseinatzeko modua ere.
  • SoinuDroid pluginaren batera, Android smartphonentzako audio-gidak sortzeko aukera.

SoundMap GPLv2 lizentziapean argitaratua dago. Jatorrizko kodea baita erabiltzeko nahiz instalatzeko beharrezko informazioa libreki deskarga dezakezu honako lotura honetan:

Plugin for WordPress 3.1.2: http://git.audio-lab.org/lrullo/soundmap_wordpress_plugin
Theme for WordPress 3.1.2: http://git.audio-lab.org/lrullo/soundmap_theme