NADER KOOCHAKI: Soineko Paisaia

View cart “XABIER ERKIZIA: Il Rumore Lontano” zure saskira gehitu da.

121,00

Consultar precio

Idazleak: Nader Koochaki
Argitaratzailea: Nader Koochaki / audiolab / Bulegoa z/b
Urtea: 2016
Hizkuntza: euskara + ingelesa
2 paperezko argitalpen + poster + 3 x 12″ko binilozko disko
270 aleko argitaraldi mugatua

Soineko Paisaia Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa da. Artzaintzaren inguruan argitaratu diren lanak ugariak izanik ere, entzumenean arreta jarri duten lanak urriak dira. Soinu paisaiaren ehuntzean artziantzak duen eragina agerian jarriz, antropologiaren diziplina eduki berriz hornituko duen egitasmoa da. Soinuaren izaera lurrunak hizkuntzaren egitura zurrunekin topo egiten duenean ekologiari antzemateko material berriak sortzen dira. Haiei erreparatuz, naturaren mintzetatik gizakiaren mintzairetara goaz, zurrundu ezinik, beti lurrun den giroan.