AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren bigarren atala argitaratu dugu.
- Izenburua : Soinua eta hirigintza: Michael Bull
- Hizkuntza: Ingeleser
- Argitaratze data: 2014ko azaroa
- Gidoia eta edizioa: Jose Luis Espejo
- Iraupena: 14 min
- Nahasketa eta ahotsa: Xabier Erkizia
- Grabaketak : soinumapa.net
- Irudia: Sony Walkman 1978ko publizitate kanpaina
- RSS bidez harpidetu
Michael Bull Europa mailan Soinu ikasketa gisara izendatu den alro akademikoaren sortzaileetako bat da. Musikaren alorrean baino, kulturaren testuinguruan entzumenak duen garrantzian arreta jarriz, orain hamar urte argitaratu zituen liburuak, ikerlari belaunaldi berri batentzako nahitaezko erreferente bihurtu dira. Bullen ikerketek, soinuen eta hauen ezaugarri sozial eta politikoen inguruan jakinmina erakutsi duten ikerlariak erakarri dituzte, berdin historiografiatik, kultur kritikatik, soziologiatik edo artearen alorretik.
Gaur egun bere jarduerak zentzumen aniztasunaren inguruan oinarrituta badaude ere, “soinu mugikorren” inguruan egindako ikerketak urbanismo garaikidea, arkitektura publikoak eta “ez lekuak” ulertzeko orduan oso baliagarriak izan dira. Bull-ek, autoetako edo bestelako garraio publikoetako soinu-espazioak erakusten dizkigu, bereziki 80. hamarkadan iritsi ziren musika erreproduktore mugikorren ondotik, guztiz publiko izateari utzi eta gure hirietako eguneroko bizitzan berebizikoak bihurtu diren “espazio intimo” bihurtu ziren haiek. Bere ikerketa kasu ezagunenak, Walkman-a ta iPod-a ditu hizpide. Hirietako espazioekin harremantzerakoan bi gailu hauek ikusentzunezko subjektibitatea garatzeko duten gaitasuna azpimarratuz, zentzuen bidez hiriaren pertzepzio kolektiboak pairatu duen pertsonalizaziorako edo pribatizaziorako joera azaltzen du.
Elkarrizketa honetan, gure ingurunerarekin harremanetan jartzen gaituzten pertzepzio alteratu, areagotu edo gutxituen forma zenbat aztertzen dizkigu Michael Bullek.
Irakurketa osagarria:
No Dead Air! The iPod and the Culture of Mobile Listening. M.Bull.