BRBA Gazako ahotsak

https://brba.audio-lab.org/

Xabier Erkizia artista eta ikerlariak, Gernikako Bakearen Museoaren enkarguz eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan egindako AIRE ERREA erakusketarekin batera, audio-lab.org elkartetik Palestinan une honetan gertatzen ari den genozidioaren biktimei eskaini nahi diegu espazio/soinu-galeria honen erakusketa berri hau. Horretarako, Zaineh Kamel artista eta komisario palestinarrarekin lankidetzan, Gazako zerrendako biztanleen testigantzak bildu ditugu. Haien ahotsen bidez, haiek entzuten dutena entzun dezakegu, beharbada horrela, aurrekaririk gabeko eraso militar horrek dakarren izugarrikeria eta basakeria ulertzeko.

Proiektu honen bidez sortutako etekin guztiak beren ahotsak eskaini dizkiguten pertsonei laguntzera bideratuak izan dira, laister berriro entzun ahal izateko esperantzarekin, oraingoan euren askatasuna ospatuz.