Podcast: EZ DA IKUSPUNTURIK BELARRIARENTZAT

 

EZ DA IKUSPUNTURIK BELARRIARENTZAT
PUNTO DE VISTA zinema jaialdiaren 2020ko ediziorako osatutako podcast saila.

Bobina baten urruneko intziria edo proiektore baten haizegailu diskretoak salatzen dute ez dela isiltasunik zineman. Zinema emanaldiaren amaieran, bozgorailuak itzalita, lo geratzen den areto urrunenean ere gertatzen da zinema. Harrapatzea da afera. Baliteke hortaz nagusiki begien plazererako antolatutako ekitaldi bat belarriz jasotzea saiakera antzua suertatzea. Edo akaso, paradoxikoki argigarria. Azken finean, ez al dira belarriak bi pantaila? BRBA audio galeriak IKUSPUNTU jaialdiarentzako osatutako begietarako irrati saiakera. Zinema jaialdiaren egunerokoa, soinuz, podcast eran.

podcast#1: Garbiñe Ortega (jaialdiko zuzendaria)
podcast#2: Oskar Alegria (zine zuzendaria)
podcast #3: Xavi Massó (proiekzionista)
podcast#4: Erika Balsom (komisaria)
podcast#5: reader moduko bat
podcast#6: Carlos Casas (zine zuzendaria)
podcast #7: Galdutakoak, Dani Sanchis (diseinatzaile grafikoa) eta Tamara Garciarekin (zine zuzendaria, ekoizlea)

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) ikerlaria, soinu artista eta ekoizlea da. Entzumenaren kulturaren arloan egiten du lan, ikerlari independente gisara nahiz erakunde, kolektibo edo artista ezberdin askorekin elkarlanean. Musika konposizioak, soinu paisaiari buruzko ikerketak, soinu instalazioak, irrati lanak eta filmetarako soinu diseinu lanak egin ohi ditu. ERTZ ekitaldiaren arduradunetako bat da (1999-2018), Arteleku zentroko soinu departamentua zuzendu zuen (2002-2014) eta hainbat erakusketa nahiz egitarauarentzako kuradore lanak egin ditu. Bere lanak Europa, Asia, Afrika eta Europako hainbat herrialdetan aurkeztu izan dira. Audiolab elkarteko kide da.