Soinumapa.net @ PAISAIAREN MURMURIOA expo

image001

PAISAIAREN MURMURIOA

Martxoak 12 – Maiatzak 30

Koldo Mitxelena Kulturunea, DONOSTIA

http://kmk.gipuzkoakultura.eus/es/sala-de-exposiciones/proximamente/1440-paisaiaren-murmurioa

AUDIOLAB elkarteak SOINUMAPA.NET egitasmoaren bidez, Donostiako KOLDO MITXELENA kulturunean antolatutako PAISAIAREN MURMURIOA erakusketa kolektiboan hartu du parte. Talde erakusketa honetan SOINUMAPA dial version izeneko soinu instalazio xumea aurkeztu dugu, gure maparen zati bat irrati bihurtuz. Bisitariak, mapako zenbait soinu entzun ditzazke, baina maparik gabe, soilik irrati zahar baten dial gurpila mugituz. Soinuekin batera eta dialean gordeta zenbait testu motz entzun daitezke, Roland Barthes, Michel Serres edo Xabier Erkiziarenak. Idatzi puskatu hauek paisaiaren, zarataren eta murmurioaren, zurrumurruaren arteko lotura zenbaiti buruzko saiakera osatzen dute.

SM_dialversion_webĀ sm_radio_webĀ sm_dialversionKM_web