ARKITEKTURA BELARRIZ #5: Hiriaren murmurioak

13noise-span-articleLarge-v2

AUDIOLABek TABAKALERArentzako egindako ARKITEKTURA BELARRIZ podcast kanalaren bosgarren atala argitaratu dugu. Kasu honetan Jose Luis Espejok Ricardo Atienza arkitekto, konposatzaile eta ikerlariarekin izandako solasaldia du hizpide.

  • Izenburua : Hiriaren murmurioak: Ricardo Atienzarekin elkarrizketa
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Data: 2015eko otsaila
  • Gidoia eta edizioa: Jose Luis Espejo
  • Audioak: Soinumapa.net, Ricardo Atienza
  • Argazkia: 1929, Acoustic measurement in Times Square
  • Iraupena: 18 min
  • RSS bidez harpidetu

Hiriak xuxurlatzen du, zurrumurruan, hitz egiten du, eztabaidatzen du, oihu ere, baina sekula ez da isiltzen. Batzuetan zaratak deitzen du gure arreta, bestetan zarataren ausentziak. Gaueko edo beste nahi den leku urruneneko isiltasun oro, urruneko bertze hainbertze oihartzun ugari josiz egina dago.

Holaxe deskribatzen du Ricardo Atienza ikertzaile, konposatzaile eta soinu artistak, gure hirietako etenik gabeko soinuzko errealitatea. Gaur egun, Estokolmoko Konfsfackt arte eta diseinu eskolan egiten du lan, arkitekturaren eta soinu artearen alorrean, berezii, bi alor hauen arteko konbinazioak hiri diseinuari egin diezaioken ekarpenak jorratuz. Arkitektura ikasketak egin ondotik, CRESSON/ESAG laborategian egin zuen lan. Bere hastapenetako ikerketak soinuaren eta lekuaren arteko loturei buruzko teorietan oinarritu baziren ere, gaur egun espazio publikoetako kutsadura akustikoaren eta ezinegonen edo deserosotasunen arazoak aztertzen ditu. Hortarako, musikak eta soinu arteak gure hiriguneekin eta espazio arkitektonikoekin harreman berriak sortzeko izan dezaketen gaitasunaren inguruko erabilera berritzaileak asmatzen ari da.

informazio gehigarria:

Playing the space

¿Combatiendo ruido con más ruido?