COPY YOUR IDOLS! Plunderphonia, jabetza eta kopia jardunaldiak 2007an ospatu ziren Bilbo eta Donostian, PERIFERIAK07 jaialdiaren egitarauaren barne. Miren Jaio, Oier Etxeberria eta Xabier Erkiziak osatutako talde kuratorialak izenburuak azaltzen duen gaiaren inguruan hausnarketak proposatu zituzten hainbat kontzertu, entzunaldi, hitzaldi, mahai inguru, lantegi, instalazio eta performance aurkeztu zituen. Jardunaldiak amaitutakoan, Arteleku zentruko zerbitzari desagertuan egon zen webgune batek erakutsi zituen ekitaldi ezberdinek emandako hainbat ondorio eta dokumentazio.
JATORRIZKO AURKEZPEN TESTUA:
āEdizioaā gai nagusitzat duen Periferiak07 egitasmoa audioari eta musikari ābegiraā jarri zaio COPY YOUR IDOLS! ekitaldi-jardunaldien bitartez. Heldu den ekainean eta uztailan bi astez Bilbon eta Donostian ospatuko diren jardunaldi hauetan nagusiki kopia eta jabetzea sortze tresna bezala erabiliz edo gaitzetsiz lan egiten duten sortzaile eta pentsalariak bilduko dira, beraien lana eta hauetan aurki daiteken diskurtsoa ezagutzera emateko. Hartara, JOHN OSWALD, VICKI BENNETT aka PEOPLE LIKE US, ORNITORRINKUS, ALEX MENDIZABAL, GOTZON ARRIZABALAGA, PEDRO G. ROMERO, DISCOTECA FLAMING STAR, NATE HARRISON, CUCINEMA DI GENZANO, RICK PRELINGER, eRIKm eta VOLUBLE talde, artista eta egitasmoek hartuko dute parte.
Bilboko ekitaldiak EHUren āArtea eta kulturaā jardunaldien barnean kokatzen dira (ikus informazioa), Donostiakoak berriz Artelekuren egitarauaren barnean, denak Periferiak07k aurtengo edizio berezian eskaintzen duen egitarau zabalaren parte izanik.
- Sarean kontsultagarri dauden dokumentuak:
WEB: Egitaraua COPY YOUR IDOLS!
PDF: COPY YOUR IDOLS eskuorria
PDF: VICKY BENNET, DISCOTECA FLAMING STAR@Bilbao eskuorria
PDF: CUCINEMA DI GENZANO@Bilbao eskuorria
PHOTO: Ekitaldien argazki dokumentazioa
VIDEO: CUCINEMA DI GENZANO@Bilbao bideo dokumentazioa
WEB: Egitaraua ERIK M, LOS VOLUBRE@Donostia
WEB: COPYIDOLS.NET (webgune desagertua)
TXT: RICK PRELINGERi elkarrizketa