DONOSTIA NOISE

Artistak: Harkaitz Cano, Jose Luis Espejo, Yannick Dauby, Xabier Erkizia, Mikel R. Nieto, Luca Rullo, Alex Mendizabal, Asier Gogortza
Argitaratzailea: audiolab / Arteleku-Tabakalera
Urtea: 2017
Hizkuntza: euskara + gaztelera
Liburua 32 orrialde bi koloretan + Audio CD (20 track)

Argitalpen hau 2008an eta 2013an jada desagertutako Donostiako ARTELEKU zentruan egindako bi lantegiren emaitza da. Bi tailer hauek, bai lehenak, Yannick Dauby soinu artistak gidatuak (Makrofoniak-Macrofonías, 2008) , nahiz bigarrenak, Jose Luis Espejo eta Mikel R. Nieto ikerlariek zuzenduak (Donostia Noise, 2013), Donostia hiriko soinu paisaia ikertzea izan zuten helburu, egungo kultur testuinguruan (gehiegizko presentziagatik edo ausentziagatik) zarata gisara uler daitezken soinuei arreta berezia eskainiz.
Urte batzuk beranduago, orduan egindako grabaketak eta jasotako emaitzak behar bezala bildu eta osatu dira liburu-CD hau ekoizteko.

informazio gehiago

RUIDO Y CAPITALISMO

Idazleak: Ray Brassier, Emma Hedditch, Matthew Hyland, Anthony Iles, Sara Kaaman, Mattin, Nina Power, Edwin Prévost, Bruce Russell, Matthieu Saladin, Howard Slater, Csaba Toth, Ben Watson.
Editoreak: Mattin & Anthony Iles
Argitaratzailea: audiolab / arteleku
Urtea: 2009
Hizkuntza: gaztelera (ingelesetik itzulia)
Liburua 196 orrialde z/b / PDF

OHARRA: Liburu honen paperezko bertsioa soilik ELKARTRUKEZ banatzen dugu. Liburua jaso nahiko bazenu, bidaliguzu liburuak jorratzen duen gaiarekin zerikusia duen edozer (idatzi, irudi, audio, cd, disko) edo zure lanaren erakusgarri den edozer eta trukean liburuaren kopia bat helaraziko dizugu. Ale gutxi geratzen dira. Informazio gehiagorako idatzi info@audio-lab.org helbidera

Liburu hau bizitzen ari garen egoera ulertzeko tresna bat da, kapitalismoak gure praktikak eta subjektibotasunak zehazten dituen modua ikusteko. Gaur egungo alienazioa ikertzen du, inprobisazio eta zarata praktikek une emantzipatzaileak eduki edo eragin ditzaketen jakiteko asmoz; aldi berean, praktika horiek aipatu uneak luza ditzaketen harreman sozial batzuk nola erakusten dituzten ere aztertzen du. Gure musika sortzean inguratzen gaituzten baldintzek guk musika egiteko dugun moduan eragina baldin badute, saia gaitezen orduan horien bitartez sentitzen, horiek ahalik eta gehien ulertzen eta, ondoren, saia gaitezen baldintza horiek aldatzen.

http://blogs.audio-lab.org/noise_capitalism/ (webgune itxia)

JEAN-LUC GUIONNET: Gezurrezko joera

Artista:Jean-Luc Guionnet
Argitaratzailea: audiolab
Urtea: 2009

Jean-Luc Guionnet musikariak Berako (Nafarroa) Altzateko elizan, ERTZ bertze musikan jaialdiaren 2008ko edizioaren barnean, egindako organo (ez organo) kontzertuaren errejistroa gordetzen du honako CD honek. Kontzertu berezia zalantzarik gabe, Guionnetek edukiak ezik musika tresna bera inprobisatu behar izan bait zuen, organoak ez baitzuen behar bezala funtzionatu. Edozein modutan, inprobisazio- soinu-difusio gogor, indartsu, zaratatsu eta aldiberean txundigarri honek bertze batez musikari frantses honen talentu paregabe agerian uzten du.

www.jeanlucguionnet.eu