Sorkuntza artistiko hau Mugaz mintzo da, Bidasoaren alde bietaz. Muga horrek asko baitu kondatzeko. Egun, Muga hori sekulakoa eta iraganezina bilakatu da, “terrorismo”, “COVID” eta “immigrazio hitzak” esaldi berean sartu direnetik. Egunero ikusten ditugu etorkinak geldituak, eta gizagai- zoak, lurra bezain beltzak, burua eskuen artean, uniformeen erdian. Gauaz latzago. Gauaz, gure seme-alaben adineko haurrak ikusten ditugu, autobide bazterrean lasterka, ala hotzean eta beldurrean gordeak.
Oraingo horiek baino lehen, euskaldunek, juduek, espai- nolek eta portugesek ere iragan zuten muga hori. Muga marraztu zutenetik, zorionerako ihesiaren zauri-marka izan da. Horietako anitz mugaren alde batean eta bestean kokatu ziren, eta familiek oraindik bizirik dituzte bizitako izugarrikerien zauriak. Haien guztien historiak kontatu nahi ditugu, ahalaren eta ezinaren arteko azken mugan.