ARKITEKTURA BELARRIZ

Arkitektura-Belarriz

ARKITEKTURA BELARRIZ

Arkitektura, akustika eta entzumenaren arteko loturei eskainitako hileroko podcast saila.

TABAKALERA kultur zentruaren enkarguz egindako egitasmoa.

http://www.tabakalera.eu/proiektuak/arkitektura-belarriz-audiolab-audio-dokumentazioa/

Lehenbiziko gela izan ziren kobazuloetako oihartzunetatik, gaur egun gure belarrien barruko intimitatean oihartzun egiten duten musika irakurgailuen belarritakoetaraino, arkitektura-espazioa eta soinua-entzumena binomioak, gure errealitatea ulertzeko oinarriak bihurtu dira. Animalien xuxurla eta orroen imitaziotik, zehaztasun haundiz diseinatutako transduktore bidezko entzunaldietaraino iritsi garen arren, espazioa nahiz denbora objektualizatzeko saiakera guztien aurrean, ezin dugu bata bestea gabe ulertu.

Historiak azken pentsalari unibertsala bezala aurkeztu izan digun Goethek erran zuen: Arkitektura musika izoztua da, musika berriz, arkitektura likidoa. Lizentzia poetikoen gainetik, bi forma horien erdian, gure belarriek, busti bezain lehor, lotura horiek baliatzen eta ukatzen dituzte bizirauteko beharrezkoa zaigun eguneroko ariketa xinple baten bidez: Entzuten.

Podcast sail honetan, Tabakalera eraikineko berritze lanak aitzaki hartuta, baina erdigune hortan kokatzeko ahaleginean, saiakerak, elkarrizketak, soinu paisaiak eta beste zenbait belarrien arkitekturei buruzko musikak eta hitzak aurkeztu nahi ditugu.

  1. ARKITEKTURA BELARRIZ 001: Ateak 
  2. ARKITEKTURA BELARRIZ 002: Soinua eta hirigintza, Michael Bull 
  3. ARKITEKTURA BELARRIZ 003: Nere apartamentuaren erretratoa (1), Jean-Luc Guionnet 
  4. ARKITEKTURA BELARRIZ 004: Eraikitzen I
  5. ARKITEKTURA BELARRIZ 005: Hiriaren murmurioak, Ricardo Atienza
  6. ARKITEKTURA BELARRIZ 006: Nere apartamentuaren erretratoa (2), Jean-Luc Guionnet
  7. ARKITEKTURA BELARRIZ 007: Eraikitzen II