Heldu den udazkenean beteko zituen AUDIOLAB ARTELEKU blogak 10 urte. 2005eko urrian, Artelekun bi urte lehenago sortu zen AUDIOLAB sailak, Euskal herrian zehar martxan jarri ziren edo martxan zeuden musika esperimentalei eskainitako hainbat egitasmoren berri emateko leiho bezala abiatu zen bloga eta denbora guzti horretan, dinamika desberdinak eta lan-talde desberdinekin helburu hori betetzen saiatu da. Denetara 2.500 iruzkin, berri, jakinarazpen, informazio, elkarrizketa etabar bildu ditu blog honek. Eta honaino iritsi da.
Hilabete batzuk pasa dira honezkero blog honen eta orokorrean AUDIOLAB elkartearentzako aterki gisakoa izan den Arteleku zentrua desagertu zenetik. Kalostrak hartu dio txanda Artelekuri eta egitasmo berriak ez du aurreikusten AUDIOLAB egitarauaren jarraipena, eta ondorioz ezta blog honen jarraipena ere. Hartara, bide berriak abiatu ditu AUDIOLAB elkarteak proiektu gisara, laister, espero dugu, emaitza berriak eskaintzeko modua emango dutenak.
AUDIOLAB elkartea osatzen dugunok bide berri horietan sakondu ahal izateko eta guretzako berebizikoa izan den lehenaldian kateatuta geratzeko arriskuak sahiesteko, orain arte mantendu ditugun zenbait egitasmo behin-betiko ixtea behar beharrezkoa dela uste dugu. AUDIOLAB ARTELEKU blogaren itxiera pausu garrantzitsu bat da bide berri hortan, bai guri dagokigunean, baita ARTELEKU izan zenaren izenean. Itxiera honi beste batzuk jarraituko diote: MRB/AMM, Noise & Capitalism… Halaere, webgune hauetan pilatutako doumentazioak eskaini dezaken informazioaz (kontsultarako, memoria kolektiboa…) jakitun izanik, hurrengo hilabetetan artxibo guzti hau behar bezala gordetzeko ahalegina egingo dugu.
Hemendik aitzinera, AUDIOLABek antolatzen dituen ekitaldien berri izateko www.audio-lab.org webgunea baliatuko dugu.
Ezin agurtu, blog honek funtzionatzeko bere hastapenetik bizitzeko beharrezkoak izan dituen pertsonak kontutan hartu gabe. Milesker Oier Iruretagoiena (erredakzioa), Mikel R. Nieto (erredakzioa), Quimi GƔƱez (diseinua), Ti-ta-net eta Xavier Balderas (programazioa), Luca Rullo (zerbitzari lanak), Catherine Luro (informatzailea), Miren Eraso (mediateka), Santi Eraso, Kepa Landa, Ana Salaberria, Myriam Anitua eta Esther LarraƱaga (zuzendaritza) eta Artelekuren baitan lagun izan ditugun hainbertze langile (Amalur GaztaƱaga, Dani Artamendi, Mikel Arbiza, Maren Iturburu, Larraitz Mendizuri eta bereziki Natalia Barberia eta Maitane Otaegi).
Bide berrietan zarata berriak entzuten topo egingo dugulakoan, zuri ere irakurle, milesker.
Laister arte,
Xabier Erkiziak AUDIOLAB elkartearen izenean