Memoria 2023

Hemen aurkezten dugun memoria honek Audio Laborategia elkarteak (aurrerantzean AUDIOLAB) 2023ko urtean zehar sustatu eta ekoitzitako aktibitateari buruzko laburpena aurkezten du.

Orokorrean, 2023a 2022an ereindako lanen uztaren ondorioa izan da. Urte intentso honetan, elkarteak, hainbat errekonozimendu jaso ditu egindako hainbat lanengatik, Bereziki zinemaren munduan, non bertzeak bertze seguruaski soinuari espresuki dedikatutako nazioarteko sari prestijiotsuenetako bat jaso duen, Hollywoodeko supreprodukzioen gainetik. INTERNATIONAL CINEPHILE SOCIETYk urteoro ematen dituen nazioarteko sariei buruz ari gara hain zuzen. Bereziki, baina ez soilik ā€œSamsaraā€ lman gure elkarteak egindako ekarpenak jaso dituen laudorioek (Berlinale jaildiko saritik hasi eta aipatu azken honetaraino) gure gainerako ekimenekiko feedback efektu bat egin du eta aurrerantzean egingo duela uste dugu, eta horrek aldiberean gure egitasmoei bertzelako dimentsio bat eman ahalko dielakoan gaude.

Edonola ere, eta nazioarteko sariek (dirusaririk gabekoak denak) eman dezaketen irudiaren gainetik, errealitate ekonomikoa bertzelakoa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak OREKA egitasmoaren bidez eman digun laguntza (aurten ez dugu beste dirulaguntza publikorik eskatu), ezinbestekoa izan da elkartearen biziraupenerako.

2023an egindako lan zerrenda luzean, bereziki nabarmendu nahi ditugu ikerketaren, ikusentzunezkoen eta hezkuntza arloan egindako saiakerak. Elkartearen hamar urte pasako ibilbidean, sekula ez dugu hainbeste ikusentzunezko proiektutan parte hartu (azken3 urteotan biderkatu egin dira proiektuak eta haietan parte hartzeko modu ezberdinak), bai soinu paisaiari buruzko aholkularitzan baita soinuekin egindako sorkuntzetan ere.

Berteak bertze, 2023 honetan, Ana Amado, Ekaitz Albite, Aritz Lazkano, Lois PatiƱo, Carlos Casas, Alexander Cabeza, Lucia Ezker, Elisa Arteta, Patricia Andres, Negu kolektiboa edo Juan Perez Agirregoikoa bezalako artista eta zinegile ezagunekin egin dugu lan (Ikus zerrenda osoa dokumentu honen amaieran).

Elkarlan hauetan, AUDIOLAB elkarteak, bereziki SOINUMAPA.NET egitasmoaren bidez urtetan jasotako ezagutza eta artxiboa eskura jarri dugu, beraien sorkuntzak aberastu asmoarekin, edo kasu hoberenetan haien ikerketa partikularrei ekarpen kontzeptualak eginez. Hein haundi batean, elkarlan sare honek erakusten du elkarteak jorratu eta jorratzen dituen ikerketa ildoek hutsune bat betetzen dutela Gipuzkoako nahiz EuskalHerriko kultur errealitatearen mapan, eta urteen poderioz bai esfera lokalean nahiz nazioartekoan erreferentzia bihurtu direla.

Horrez gain, elkarteak erregularki egin ohi dituen hezkuntza programek bere hortan jarraitu dute. Nagusiki tailer edo lantegi formatuan, baina baita hitzaldi edo asesoritza modura esperientzia eta proiektu ugaritan hartu dugu parte: Nazioarteko hitzaldi, kongresu eta master class modura Australia, Alemania, Holanda, Italia eta jakina, Euskal Herriko hainbat erakunderekin egin dugu lan, lantegi teknikoak (mikrofono sorkuntza, grabaketa teknikakā€¦) eta teoriko-praktikoak (entzumenearen lanketa, soinu paisaiaren analisia..) konbinatuz. Zentzu horretan lehen eta bigarren hezkuntzako zentruez gain, unibertsitateak, gobernuz kanpoko erakundeak, arte edo kultur zentruak izan ditugu lagun.

Azkenik, merezi du aipatzeak, 2023an hainbat ikerketa ildo berri jarri ditugula martxan. Alde batetik Silbestrismoaren munduan ikerketa luze bat abiatu dugu, ekologia, animali eta gizakien arteko loturak eta jada desagertzen ari den txorien kantu trebatzea bezalako arteen arteko lotura kultural eta soziopolitikoak aztertzeko. Paraleloan, aurreko urteetan jorratutako gainerako ikerketa ildoek ere (idi gurdien ikerketa historikoa, hitz basak, soinu paisai arriskutsuakā€¦.) bultzada irregular baina indartsuak jaso dituzten bitartean. Zentzu hortan, 2024an ikerketa guzti horien bilketa eta errejistro lan haundi bat ekarriko du, eta 2025eko hasieran hasiko gara emaitz de nitiboak jendaurrean aurkezten.

Hasieran esan dugun bezala, eta oraindik argiago gera dadin, Audiolabek ezin izango luke urte hau laguntza publikorik gabe gainditu. Gure egitasmoak, dosieretan azaltzen ditugun bezala, denboran jorratzen dira, alegia: ekoizpenean aurreratzen dugu, ikerketa elikatuz, helburuak berretsiz eta kasu batzuetan birformulatuz. Eta honek esan nahi du egitasmoak amaitu baino, gertatzen joaten direla, egoera bakoitzera moldatzeko gaitasuna duen continuum batean. Naturalki sortu den metodologia horrek baliatu du hain zuzen elkarte honek, soinuarena bezalako diziplina gutxitu batean (atzean ekoizpen industria zehatzikez duena, ez merkatu indartsurik) hainbeste urtez biziraun izana. Eta horregatik jo izan dugu hain zuzen  dirulaguntza ildo honengana laguntza eske: Gure irakurketaren arabera hau da gurea bezalako konstantzian iraunez bizitzen den aktibitatea bermatzeko topa dezakegun dirulaguntza bakanetakoa.

Zentzu honetan Oreka deialdiaren bidez jaso dugun dirulaguntzak elkartearen oinarrizko azpiegitura mantentzeko ezinbestekoa da, honen bidez baliatzen baikara aurrekonturik ez duten edo aurrekontu oso murritza duten egitasmoei laguntzeko. Aldiberean gure zerbitzarietan gordetzen eta mantentzen ditugun egitasmo digitalen mantenu gastuek, eta kontabilitatetik eratorritakoek biltzen dute gastuaren beste ehuneko haundi bat. Eta azkenik ekoizpenaren inguruko gastuek, alor artistikokoak, dieta eta garraioek eta bestelako ordainketek osatzen dute elkartearen urteroko aurrekontua.

OREKA_audiolab memoria 2023