AUDIOLABen ekimen eta aktibitateen artean argitalpen digitalez gain argitalpen fisikoak ere egin izan ditugu. Hauetako aunitz elkarteko kideek egindako ikerketa egitasmoen emaitzak dira, ekitaldien dokumentazioak, artista eta disketxe desberdinekin elkarlanak etabar. Disko hauek eskuratu nahi badituzu jarri gurekin harremanetan info@audio-lab.org helbidera idatziz.
-
RONA MAUBERE: MĆŗsicas y otros sonidos de Timor Oriental
12,10€
AƱadir al carrito
-
JOSE LUIS MAIRE & XABIER ERKIZIA
10,00€
AƱadir al carrito
-
XABIER ERKIZIA: Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak
18,15€
AƱadir al carrito
-
AHAZTURAK / OLVIDOS
13,20€
AƱadir al carrito
-
AROUND SOUND MIXTAPE
9,68€
AƱadir al carrito
-
DONOSTIA NOISE
15,00€
AƱadir al carrito
-
FRANCISCO LĆPEZ / XABIER ERKIZIA: Elektra Bidasoa
12,10€
AƱadir al carrito
-
JEAN-LUC GUIONNET: Gezurrezko joera
12,10€
AƱadir al carrito
-
NADER KOOCHAKI: Soineko Paisaia
121,00€
Consultar precio
-
OIER ETXEBERRIA: Locuela
12,10€
AƱadir al carrito
-
UN MAPA SONORO PARA ASUNCIĆN
12,10€
AƱadir al carrito
-
XABIER ERKIZIA: Il Rumore Lontano
16,50€
AƱadir al carrito
-
XABIER ERKIZIA: Petropolis
12,10€
AƱadir al carrito
BATZUK: RONA MAUBERE: Ekialdeko Timorreko musikak
(audiolab / ertz / casa asia, 2010)
entzun: Ecouter lu Timgrk@ RFI avec Monica Fantini
2008an eta 2009an Asiako hegoekialdean dagoen Ekialdeko Timor herrialdean egindako ikerketa lanaren emaitza da. Diskoak, herrialde hartako soinu paisaiak, mesikac .ahiz ahozko tradizioak ezagutzera ematen ditu, lehen aldiz. Ezezaguna zaigun herrialde bateko soinu ezezagunak. Diskoak informazioz eta argazkiz beteriko liburuxka dakar berekin, momentuz soilik gazteleraz.
Egileak: Xabier Erkizia (testuak, soinuak), IƱigo Telletxea (soinuak), Asier Gogortza (argazkiak), Xavier Balderas (diseinua)
FRANCISCO LĆPEZ / XABIER ERKIZIA: Elektra Bidasoa
(audiolab / ferns recordings, 2011)
Soinuaren fenomenologiaren entzumen sakonari eskainitako ibilbide luzeko bi soinu artisten elkarlan proiektua. Disko hau, Bidasoa ibaiako bazterretan, Nafarroako bortziriun inou2uan, dauden zentrale hidroelektrikoetan egindako grabaketekin osatua dago. Erkizia eta Lopezek, zentraletako industria-instalazio eta makinen zarata, karraka, asots eta hotsekin soinu-eraikuntza berezik egin dituzte, batzuetan soinuak bere hortan utziz eta bestetan soinuak eraldatuz. Elektrizitatean sorkuntza bezalako unibertsoan sortutako soinuzko mundu birtual batean mikro nahiz makro bidaiak egiteko gonbidapena.
JEAN-LUC GUIONNET: Gezurrezko joera
(audiolab / ertz , 2009)
Jean-Luc Guionnet musikariak Berako (Nafarroa) Altzateko elizan, ERTZ bertze musikan jaialdiaren 2008ko edizioaren barnean, egindako organo (ez organo) kontzertuaren errejistroa gordetzen du honako CD honek. Kontzertu berezia zalantzarik gabe, Guionnetek edukiak ezik musika tresna bera inprobisatu behar izan bait zuen, organoak ez baitzuen behar bezala funtzionatu. Edozein modutan, inprobisazio- soinu-difusio gogor, indartsu, zaratatsu eta aldiberean txundigarri honek bertze batez musikari frantses honen talentu paregabe agerian uzten du.