HOTS! RADIO #45 sarean

implante_coclear

gureĀ HOTS! online irratian podcast berria argitaratu dugu!

Inplante koklearrentzako musika

Inplante koklearrak entzumen arazoak dituzten kasu jakinetarako diseinatutako gailuak dira. Entzumena hobetzeko helburua izanik, gailu hauek nagusiki hizketa jasotzeko pentsatuak daude, ez horrenbeste musika entzuteko. Azken urteotan ordea, gailu hauen merkatua izugarri hazten ari da, seguruaski historia osoan ez garelako sekula hainbesteko musika eta zarata artean bizi.
Podcast honetan, Waldo Nogueira ikerlariak Pompeu i Fabra unibertsitateko Musika teknologiaren ikerketa taldeak osatutako musIC egitasmoa azalduko digu. Gailu hauen bidez musika hobe jasotzea da ikerketa honen helburua. Berriki, halako inplanteak dituzten pertsonentzako kontzertu esperimental bat pentsatu eta egin zuten, konposatzaile eta musika-tresna ugariak baliatuz.
Podcast honetan, Jacob Kirkegaard, Maryanne Amacher, Xabier Erkizia, Kylie Minogue, Alejandro FrƤnkel eta Sergio Naddei-en musika piezen zatiak erabili dira.
Podcast-a gazteleraz da.

Elkarrizketa eta edizioa: Mikel R. Nieto
Iraupena: 29:20

http://www.hots-radio.info/2013/08/podcast-45-musica-para-implantes-cocleares/