Sample Page

Ongi etorri AUDIOLAB elkartearen webgunera.

Soinuaren kulturak gure gizartean eta gure nortasunen eraikuntzan duen garrantzia azpimarratzeko eta honen inguruan hausnartzeko helburuarekin, soinuaren unibertsoari eta entzumenari eskainitako kultur plataforma ireki, sortzaile eta eraginkorra da AUDIOLAB.
Hortarako hainbat proiektu, ekitaldi eta argitalpen sortu eta sortzen ditugu, Euskal Herriko Soinuen Mapa SOINUMAPA.NET abiapuntu nagusi hartuz.

Sarean egiten dugu lan, bai esparru digitalean, baita bizitza errealean ere, denona den soinuzko ondarea elkarrekin bildu, partekatu, eztabaidatu eta emaitzak berriz ere gizarteratzeak aberatsago egiten gaituela dakigulako.

Azken finean, Entzumenaren oinarrian dauden kontzeptuei arreta jartzerakoan azaleratzen diren ezaugarriek markatzen dute gure bidea:
zertarako hitz egin, entzulerik ez badago?
zer entzuten dugu, ezin badiogu aditzeari utzi?
zein da zarataren eta soinuaren arteko desberdintasuna?

Gure aktibitateei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisita ezazu gure webgunea, eta gehienbat, saia zaitez entzuten.