Soinu mapak

TAILERRA: Soinumapa plugin: Egin zure web mapa
Nork: Xavier Balderas (Diseinatzailea, web programatzailea)
Hizkuntza: gaztelera, ingelesera
Tailerraren ordutegia proposamenaren arabera moldatu daiteke.
Tailer honen emaitza gisara, ikusi:

Soinumapa webgunearen sistemaren azkeneko bertsioek gure soinuen maparen programazioaren muturreko aldaketa suposatu dute. 2.0 tresnak eskaintzen dituzten (eta jada denok ezagutu eta erabiltzen ditugun) abantailak profitatuz, www.soinumapa.neten gaurko bertsioak WordPress edo Googlemaps bezalako baliabide eta bitarteko ezagun, ohiko, ulergarri eta (instalatzeko nahiz jorratzeko) erabilterrazak baliatzen ditu, eta hauekin batera Soinumapa plugin deitu dugun mapa-webguneak sortzeko bereziki programaturiko plug-in bat ere bai. Guztiontzat eskuragarri diren tresna hauekin edozein erabiltzaile ez espezializatuk sor dezake, bai soinuak baita edonolako eduki digitalak sarean zintzilikatzeko bere web mapa interaktiboa (definizioz mash-up).
Tailerraren helburuak:

  • Egitasmo artistikoetarako web tresna hauen ezagutza eta erabilera sustatu
  • Sarerako tresnak jorratzeko guttieneko jakintzak jasotzea
  • Soinu artxiboak sarean erabiltzeko plataformak sortzea
  • Sarean oinarritutako egitasmo kolektibo nahiz pertsonalen sorkuntza