HOTS! irratia

HOTS! : SOINU-PAISAI IRRATIA ONLINE

HOTS: zarata, zalaparta, soinua, dei, entzute, oihu, bestalde, ea….

HOTS! izaera monografikoa duen online irratia da. Egitasmo honen helburua soinu paisaien ideia ahal eta zentzu zabalenean lantzen duten izaera desberdineko soinuzko lan zenbait erakustera ematea da. Podcast modura argitaratzen diren HOTS!eko saioek hain eztabaidatua den kontzeptu honen inguruko hurbilketa eta ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzte, hortarako irratia tresna esperimental bezala erabiliz.
HOTS! 2008an Audiolab plataformak sortu egitasmoa da, Arteleku arte garaikideko zentruarekin elkarlanean eta Euskal herriko Soinuen mapa den SOINUMAPA.NETproiektuaren magalean. Irrati honekARTESONORO.ORG sareko podcast bilduman parte hartzen du.