Arteleku-AUDIOLAB laborategia2003an sortu zen musikaren eta soinuaren inguruko esperimentazioari laguntza emateko asmoarekin. Xabier Erkiziaren eta Arteleku arte garaikidearen zentroaren zuzendaritzapean, AUDIOLABek zenbait ekintza antolatu eta garatzen ditu: workshop edo tailerrak, jardunaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, webguneak, nazioarteko elkarlan sareak eta beste hainbat proiektu.
Sorkuntzaren alorreko ikerketa, garapena eta proposamen hauen eragina abiapuntutzat hartuta, AUDIOLABek bertako eta nazioarteko artisten lana erakutsi eta lagundu nahi du.
Halaber, oinarrian soinuak artearen munduan eta, oro har, egungo gizarteetan duen rolaren garrantzia nabarmendu nahi du.
AUDIOLABek zenbait proiektu, erakunde eta jaialdirekin egin du eta egiten du lan: ERTZ jaialdia, PLAZA FESTIVAL, 9CDR kolektiboa, ELEKTRONIKALDIA jaialdia, ANIMAC jaialdia, ELECTROGRAPH, [UN]COMMON SOUNDS, CRISTINA ENEA zentrua, CEA, AECID, OPEN SOUND…
Gainera, Artelekuk duen MEDIATEKAn aholkularitza lanak burutzen ditu, liburu, disko, DVD eta soinuarekin zerikusia duten bestelako dokumentuei dagokienez.