nandc

NOISE & CAPITALISM

0,00

Agortuta

Idazleak: Ray Brassier, Emma Hedditch, Matthew Hyland, Anthony Iles, Sara Kaaman, Mattin, Nina Power, Edwin Prévost, Bruce Russell, Matthieu Saladin, Howard Slater, Csaba Toth, Ben Watson.
Editoreak: Mattin & Anthony Iles
Hizkuntza: ingelesera
Argitaratzailea: audiolab / arteleku
Urtea: 2009
Liburua, 196 orrialde zuribeltzean (AGORTUA) / PDF

Liburu hau bizitzen ari garen egoera ulertzeko tresna bat da, kapitalismoak gure praktikak eta subjektibotasunak zehazten dituen modua ikusteko. Gaur egungo alienazioa ikertzen du, inprobisazio eta zarata praktikek une emantzipatzaileak eduki edo eragin ditzaketen jakiteko asmoz; aldi berean, praktika horiek aipatu uneak luza ditzaketen harreman sozial batzuk nola erakusten dituzten ere aztertzen du. Gure musika sortzean inguratzen gaituzten baldintzek guk musika egiteko dugun moduan eragina baldin badute, saia gaitezen orduan horien bitartez sentitzen, horiek ahalik eta gehien ulertzen eta, ondoren, saia gaitezen baldintza horiek aldatzen.
Zoritxarrez, liburu honen ale gehienak 2011an pairatu genuen uholde batean galdu ziren. Momentuz, soilik bertsio digitalean dago, deskarga librean.

http://blogs.audio-lab.org/noise_capitalism/ (webgune itxia)