SOINEKO PAISAIA (2009-2015) @ Igartubeiti baserri museoa

SP_IGARTU

Erakusketa: SOINEKO PAISAIA (2009-2015)
Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa
NADER KOOCHAKI artistak AUDIOLABen laguntzarekin osatutako egitasmoa.

2016ko Irailaren 24tik abenduaren 18ra
IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA,  Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
http://www.igartubeitibaserria.eus
PDF

 

Soineko Paisaia, ehun burutik gorako Gipuzkoako artaldeen zintzarri hotsen soinu artxibo bat da, 2008an abiatu eta, orain arte, 100 soinu grabaketa inguru bildu dituena. Grabaketa bakoitza, landa-laneko ohar koaderno baten gisan, fitxa banarekin osatzen da. Fitxa horietan, artzaina eta artaldea identifikatu, lokalizazioaren berri eman, grabaketa baldintzak aipatu eta egoeraren eta gaiaren gogoetak txertatzen dira. Erakusketak Gordailuatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Ondare Higigarriaren Zentrotik ekarritako 8 zintzarrien bilduma elkartzen du.