ORAIN, ISILTASUNA

ORAIN_isiltasuna

Gorka Bereziartua kazetariak Xabier Erkiziari egindako elkarrizketa mamitsu batean AUDIOLABi buruzko erreportaia argitaratu du ARGIA aldizkariaren 246. alean. Elkarrizketan zehar AUDIOLAB egitasmoaren sorrera, bilakaera eta bereziki azken 11-12 urteotan ARTELEKU zentrua zenarekin izandako harremana azaltzen du. AUDIOLAB osatzen dugun guztion izenean, eskerrak baino ezin dizkiogu eman Bereziartuari, halako laburpen lana hartzeaz gain, gure etorkizuna aurreikusterakoan PAUSE interesgarri bat erabiltzeagatik. Laister PLAY emateko moduan.