SOINEKO PAISAIA @ Bulegoa Z/B

surco_1-preview

Soineko Paisaia soinu artxiboaren entzunaldi jarraia + Argitalpenaren aurkezpena

Asteazkena, 30 Azaroa, 2016

Entzunaldia 09:00 – 21:18

Argitalpenaren aurkezpena – 19:00

Saio hau, Soineko Paisaia artxiboaren entzunaldi jarrai gisa plantetatzen da. Ehun eta hogeita hemeretzi soinu grabaketek osatzen duten hamaika ordu, hemezortzi minutu eta berrogeita hiru segundoko iraupeneko artxiboa, haren grabaketen kronologiari jarraituz, hasieratik bukaerara entzungai jarriko dugu. Bitarte horretan, soinu grabaketa guztien fitxak eskura egongo dira, ateak eta bozgorailuak zabalik, sarrera eta irteera libreko entzunaldi egoera bat sortuz. Arratsaldeko zazpietan, artxiboari forma berri bat ematen dion Soineko Paisaia 2009-2015 / Dorsal Landscape 2009-2015argitalpena aurkeztuko dugu. Argitalpen horretan, beste eduki batzuekin batera atondutako estutxean, hiru LP-tan jasotako laurogeita hiru artalde-grabaketen laginak jasotzen dira. Bertan dira, besteak beste, 2013an egindako Aralarrera txangoan jaso genituen hainbat grabaketa. Esperientzia hori hizpide izanik eta egitasmoan zehar jazotako beste hainbat gertakari aitzakiatzat hartuz, lanean sakontzeko aukera izango dugu goizeko hamarretan hasi eta gaueko bederatziak eta hemezortzi minututan bukatuko den saio honetan.

Testu osoa irakurtzeko: http://www.bulegoa.org/eu/orain