ERTZ#17 – AHOTSAREN TOLESTURAK

Irailak 9, 10, 11 – BERAKO KULTUR ETXEA, Bera (Nafarroa)

http://2016.ertza.net

EGITARAUA:

ā€˜Zergatik egiten didazu hau?ā€™ leporatu dio ahotsari. Ahotsak ez daki zertaz ari den. ā€˜Zergatik portatzen zara hain desberdin kantuan eta hizketan?ā€™. Haserre dago ahotsarekin harro egoteko ageriko arrazoiak dituen arren. Harridura irakurtzen du denen begietan jendaurrean kantatzen duenero. Miresmena, amaitutakoan. Ahotsak irribarre egin dio ā€˜ni desberdin?ā€™ galderaz. Baietz. Gaur ere esan diote beste bat ematen duela kantuan hasitakoan. Eta ardurak ahotsarena behar du bera berbera delako. Bietan.

ā€˜Eta ni, zure ahotsaā€™ esan eta isilik geratu da.

Biak geratu dira isilik.Ā 

Arantxa Iturbe