UR HANDIAK, UR MEHEAK erakusketa

AUDIOLABek, elkarte eta komisario gisara, eta osatzen dugunok, artista gisara, Cristina enea Fundazioarekin elkarlanean erakusketa hau osatu dugu.

26514197234_de53f6bd9c_k

UR HANDIAK, UR MEHEAK. Danubio eta Urumearen aztarnak
2016/05/19 – 2016/09/18 | ERAKUSKETA
Cristina enea ingurumen baliabideen etxea, DONOSTIA

Inge Morath, Annea Lockwood, Don Herbert, Peter Cusack, Xabier Erkizia, Asier Gogortza, Nagore Legarreta, Luca Rullo, Audiolab, Kulturmodell (Passau), Zazpi t’erdi, Ruth Montiel Arias, Ibaia ez da toki bat, Ramon Zabalegi

Arro hidrografikoek, eta urak drainatzen dizkieten ibaiek, ezagutzen ditugun bide natural antzinakoenak zizelkatu izan dituzte tantaztanta. Bide horiek, kulturak harilkatu, eta, toki batzuetatik besteetara doazen ur berak elkarbanatzen dituzten lurraldeak gerturatu izan dituzte.

Goi-aranetan dira sortzen errekak eta ibaiak, ebakitzen dituzte paisaiak beren joanean, eta etengabeko ibilian den iturburutanta oro ez datza bidai horretantxe baizik. Uraren itsasoetaranzko jaitsieraren logikak bidean diren paisaien eta hegien etengabeko aldaketa dakar. Nola hauteman ditzakegu aldaketa horiek? Zein dira begi-sarean gordetzen ditugun ibaiak?

Badira, ibaia irudikatzeko, pausatu izan zaizkion begirada bezainbat moduren berri ematen diguten aztarna, datu, xehetasun edo deskribapenak dituzten dokumentuak. Danubiok eta Urumeak bide paraleloa egingo dute erakusketa honetan; oso bestelako eskala duten lurraldeen ardatz gisa jokatzen dute biek, baina, ibaiarekin, desberdin diren kulturek par tekatzen dituzten harremanak garatzen dituzte.

UR HANDIAK, UR MEHEAK