Arteleku-Audiolab 2002-2014

Arteleku-AUDIOLAB laborategia2003an sortu zen musikaren eta soinuaren inguruko esperimentazioari laguntza emateko asmoarekin. Xabier Erkiziaren eta Arteleku arte garaikidearen zentroaren zuzendaritzapean, hamarkada batez, AUDIOLABek zenbait ekintza antolatu eta garatu zituen: workshop edo tailerrak, jardunaldiak, kontzertuak, topaketak, eztabaidak, argitalpenak ,hitzaldiak, webguneak, nazioarteko elkarlan sareak eta beste hainbat proiektu.

Sorkuntzaren alorreko ikerketa, garapena eta proposamen hauen eragina abiapuntutzat hartuta, AUDIOLABek bertako eta nazioarteko artisten lana erakutsi eta lagundu nahi du.

Halaber, oinarrian soinuak artearen munduan eta, oro har, egungo gizarteetan duen rolaren garrantzia nabarmendu nahi du.

Urte guzti hauetan, AUDIOLABek zenbait proiektu, erakunde eta jaialdirekin egin du eta egiten du lan: ERTZ jaialdia, PLAZA FESTIVAL, 9CDR kolektiboa, ELEKTRONIKALDIA jaialdia, ANIMAC jaialdia, ELECTROGRAPH, DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, DONOSTIAKO MUSIKA BERRIEN JAIALDIA, CRISTINA ENEA INGURUMEN ZENTROA, TABAKALERA…

Zoritxarrez, ARTELEKUren artxibo egitasmo ahalegin guztien ondotik, ekitaldi hauen artxiboaren zati haundi bat galdu egin da, uholde, webgunearen eguneratze oker eta beste hainbat arrazoirengatik. Artxibo guzti honen garrantziaz oharturik, atal honetan, gure ahalmenek uzten diguten heinean, aktibitate guzti horrek sortutako dokumentazioa (argazkiak, audioak, bideoak, idatziak, elkarrizketak…) berreskuratzen saiatzen ari gara.

> Informazio gehiagorako irakurri ARTELEKU-AUDIOLABen itxieraren oharra.

> Kontsultatu aktibitateen historikoa (PDF)

> “Orain, isiltasuna” erreportaia ARGIA aldizkarian (Gorka Bereziartua, 2015)