AUDIOLABen ekimen eta aktibitateen artean argitalpen digitalez gain argitalpen fisikoak ere egin izan ditugu. Hauetako aunitz elkarteko kideek egindako ikerketa egitasmoen emaitzak dira, artista eta argitaletxe desberdinekin egindako elkarlanak etabar.
Batzuk: NOISE & CAPITALISM / RUIDO Y CAPITALISMO
(audiolab / arteleku, 2009)Kolaboratzaileak: Ray Brassier, Emma Hedditch, Matthew Hyland, Anthony Iles, Sara Kaaman, Mattin, Nina Power, Edwin Prévost, Bruce Russell, Matthieu Saladin, Howard Slater, Csaba Toth, Ben Watson.
Editoreak: Mattin & Anthony Iles
Liburuaren bi edizio desberdin daude: ingelesez eta gazteleraz
Liburu hau bizitzen ari garen egoera ulertzeko tresna bat da, kapitalismoak gure praktikak eta subjektibotasunak zehazten dituen modua ikusteko. Gaur egungo alienazioa ikertzen du, inprobisazio eta zarata praktikek une emantzipatzaileak eduki edo eragin ditzaketen jakiteko asmoz; aldi berean, praktika horiek aipatu uneak luza ditzaketen harreman sozial batzuk nola erakusten dituzten ere aztertzen du. Gure musika sortzean inguratzen gaituzten baldintzek guk musika egiteko dugun moduan eragina baldin badute, saia gaitezen orduan horien bitartez sentitzen, horiek ahalik eta gehien ulertzen eta, ondoren, saia gaitezen baldintza horiek aldatzen. info gehiago
Batzuk: ERTZ 2000-2009
(audiolab / ertz, 2010)
ERTZ elkartearen eta izen bereko Bertze musiken jaialdiaren lehen 10 urteen jarduna erakusten duen liburua da. Liburuak jaialdiaren edizio desberdinen argazki, kronika, iritzi, poster eta bestelako datuak biltzen ditu. Hamar urtez entzundako guztian oinarritutako memoria kolektiboa osatzeko ariketa.
Batzuk: COPY YOUR IDOLS!
(audiolab / tabakalera, 2012)
Kolaboratzaileak: John Oswald, Chris Cutler, Pedro G. Romero, Karen Elliot…
2007an antolatutako izen bereko jardunaldietan erabilitako testuen euskarazko nahiz gaztelaniazko itzulpenen bilduma. Artearen munduan, bereziki musikaren munduan kopiaren teknikak duen garrantzia eta erabilera azpimarratzen duten idatzi bilduma. Laister argitaratuko da.
