CD

AUDIOLABen ekimen eta aktibitateen artean argitalpen digitalez gain argitalpen fisikoak ere egin izan ditugu. Hauetako aunitz elkarteko kideek egindako ikerketa egitasmoen emaitzak dira, ekitaldien dokumentazioak, artista eta disketxe desberdinekin elkarlanak etabar.

BATZUK: RONA MAUBERE: Ekialdeko Timorreko musikak
(audiolab / ertz / casa asia, 2010)

2008an eta 2009an Asiako hegoekialdean dagoen Ekialdeko Timor herrialdean egindako ikerketa lanaren emaitza da. Diskoak, herrialde hartako soinu paisaiak, musikak nahiz ahozko tradizioak ezagutzera ematen ditu, lehen aldiz. Ezezaguna zaigun herrialde bateko soinu ezezagunak. Diskoak informazioz eta argazkiz beteriko liburuxka dakar berekin, momentuz soilik gazteleraz.
Egileak: Xabier Erkizia (testuak, soinuak), Iñigo Telletxea (soinuak), Asier Gogortza (argazkiak), Xavier Balderas (diseinua)

FRANCISCO LÓPEZ / XABIER ERKIZIA: Elektra Bidasoa
(audiolab / ferns recordings, 2011)

Soinuaren fenomenologiaren entzumen sakonari eskainitako ibilbide luzeko bi soinu artisten elkarlan proiektua. Disko hau, Bidasoa ibaiako bazterretan, Nafarroako bortzirien inguruan, dauden zentrale hidroelektrikoetan egindako grabaketekin osatua dago. Erkizia eta Lopezek, zentraletako industria-instalazio eta makinen zarata, karraka, asots eta hotsekin soinu-eraikuntza berezik egin dituzte, batzuetan soinuak bere hortan utziz eta bestetan soinuak eraldatuz. Elektrizitatean sorkuntza bezalako unibertsoan sortutako soinuzko mundu birtual batean mikro nahiz makro bidaiak egiteko gonbidapena.

JEAN-LUC GUIONNET: Gezurrezko joera
(audiolab / ertz , 2009)

Jean-Luc Guionnet musikariak Berako (Nafarroa) Altzateko elizan, ERTZ bertze musikan jaialdiaren 2008ko edizioaren barnean, egindako organo (ez organo) kontzertuaren errejistroa gordetzen du honako CD honek. Kontzertu berezia zalantzarik gabe, Guionnetek edukiak ezik musika tresna bera inprobisatu behar izan bait zuen, organoak ez baitzuen behar bezala funtzionatu. Edozein modutan, inprobisazio- soinu-difusio gogor, indartsu, zaratatsu eta aldiberean txundigarri honek bertze batez musikari frantses honen talentu paregabe agerian uzten du.