Blogak

AUDIOLABen ekimen eta aktibitateen artean blog informatiboak sortzea oinarrizko helburuetako bat izan da. 2005etik hona, hainbat blog eta webgune jarri ditugu martxan proiektuen beharren arabera. Hemen daude zerrendatuta blog guzti hauek:

AUDIOLAB blog

Euskal herrian sortzen diren musika esperimentalei eta soinu-arteari buruzko ikerketa, ekitaldi eta egitasmoen boletin, informaziogune eta artxibo modura funtzionatzen duen blog hau 2005etik dago martxan.

MRB/AMM blog

Euskal herriko musikari esperimentalen lehenbiziko topaketaren ondorioz sortutako blog ireki eta parte hartzailea. Bertan, eztabaidak, informazioak, iritziak, poesiak etabar argitaratu ditzake edonork.

NOISE&CAPITALISM blog

Izen bereko liburuaren aitzakian sortutako webgune-bloga.

HIRUGARREN BELARRIA blog

HIRUGARREN BELARRIA entzumenari buruzko ikerketa egitasmoaren webgunea